2026/02/11
Itzalaldiaren ondorioz argindarraren fakturan eragin den gainkostua kontsumitzaileen gain ez jartzeko neurriak eskatu dizkio Euskal Taldeak Gobernuari
Idoia Sagastizabal diputatuak egoki jotzen du hornidura elektrikoaren segurtasuna bermatzea, baina hura finantzatzeko moduaren inguruan eztabaidatzeko eskatu du, familiek eta goi-tentsioaren kontsumitzaileek zama hori beren gain hartu behar izan ez dezaten
2026/02/07
Vaquerok nabarmendu du Euskal Taldearen alternatibek muturreko proposamenak saihesten dituztela Espainiako gobernuaren aldetik: "EAJ-PNVk zentraltasuna eta moderazioa bermatzen ditu"
Bozeramaile jeltzaleak ezkutu soziala zabaltzeko akordioa eta berrerortze anizkunaren legearen erreforma nabarmendu ditu Euskal Taldeak Madrilen egin ohi duen lanaren adibide gisa, eta adierazi du proposatzaile izaten jarraituko duela egungo legealdiak iraun bitartean
2026/02/03
2026/02/02
Vaquerok Espainiako gobernuari ohartarazi dionez: “Ezkutu sozial berria atera daiteke baldin eta jabe txikiak barne hartzen badira eta zaurgarritasun bikoitzak saihesten badira”
Talde jeltzaleak Espainiako gobernuari adierazi dionez gehiengoa lortuko badu, onartu egin behar du zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei egoitza alternatiboa eskaintzeko erantzukizuna ezin dela jabe txikien ardurapean jarri
2026/01/27
Garraio publikoaren interoperatibotasuna hobetsi arren Euskal Taldeak Gobernuari eskatu dio hobarietarako irizpideak ez inposatzea
Nerea Renteria diputatuak azaldu du hobarien progresibotasunak Euskadin dagoeneko funtzionatzen duela eta kritikatu du garraioaren dirulaguntzari buruko dekretuak koiunturazko laguntza horiek egiturazko neurri bihurtzeko arriskua dakarrela, aldez aurretik planifikaziorik egin ezean
2026/01/27
Pentsioen errebalorizazioa babestu arren etxegabetzeen kontrako neurrien inguruan ohartarazi dio Euskal Taldeak Gobernuari: "Sakoneko aldaketak berehala ematea eskatuko dugu"
Idoia Sagastizabal diputatuak Pedro Sanchezen Gobernuari leporatu dio egiturazko eta koiunturazko neurriak dekretu berean nahastu izana, eta "errusiar erruletan jokatzea" egotzi dio, negoziaziorik ezaren ondorioak neurtu gabe
Bideoak...
Kongresua
2025/07/16
Kongresua
2025/06/25

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















